Kadete mailako neskak Gipuzkoako onenen artean

Aiurri 2022ko mar. 31a, 18:06

Andoaingo webgunetik hartutakoa @goierrikohitza

Aurreko asteburuan, Segurako lasterketan, kadeteak eta juniorrak elkarrekin irten ziren. Helmugaratzearen arabera erabaki ziren Gipuzkoako txapelketako postuak. Kadete mailan Andoaingo Txirrindulari Eskolako 4 kideak lehen 6 postuetan sailkatu ziren. Eta junior mailan, Andoaingo ordezkaria txapeldun-orde izan zen.

Gipuzkoako Txapelketa

Kadeteak

1. Irati Aranguren

3. Izaro Etxarri

5. Intza Navarro

6. Itziar Alkain

 

Juniorrak

2. Izaro Zuriarrain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!