Ibai bazterren txukuntze lanetan tamaina handiko hondakinak jaso dituzte

Aiurri 2022ko api. 4a, 12:27

Egun hauetan Leitzaran eta Oria ibaian beharginak lanean ari dira, Andoaingo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren URA agentziaren arteko hitzarmenaren bitartez.

Martxoaren 30ean Santa Krutz zubiaren alde horretan garbiketa lanetan aritu ziren. Bestalde, gaurkoan, Oria ibaialdean dabiltza. Udalak ohar bidez zabaldutakoaren arabera, egun hauetako zeregina honakoa da: “Allurraldegiko zubiaren sekzioa garbitzea, espezie inbaditzaileak kentzea, hildako zuhaitzak erretiratzea eta egon daitezkeen zuhaitz adarren kimaketa”.

Bideoan bi egunetako jarduerak biltzen dira.

Marijose Izagirrek iragarri duenez, datozen asteetan ikastetxeetako ikasleekin batera hondakinen bilketa kanpaina bati ekingo diote.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!