Otietara eta Olazarrera doan errepidea itxiko dute Aste Santuan, eta urria bitarte asteburu eta jai egun guztietan

Aiurri 2022ko api. 5a, 17:16

Apirilaren 14tik 18ra itxi egingo dute errepidea, eta Otietara iristeko Hiribus zerbitzu berezia eskainiko dute. Udaberria iristearekin batera, eta urriaren amaiera bitarte, errepidea itxita egongo da asteburu eta jai egun guztietan.

Leitzaran Bisitarien Etxearen denboraldi berriaren aurkezpenan egin zuten iragarpena, trafikoari eragiten diona. Sarbidea soilik bizilagunei eta mugikortasun arazoak dituztenei baimenduko zaie.

Otietara iristeko Hiribus zerbitzua indartuko dute.

Ordutegia:

10:00, 11:00, 12:00, 17:00, 18:00, 19:00

Ibilbidea, joan-etorria:

San Martin elizaren atzealdeko bus geltokia, Kale Nagusia (Bastero), Kaleberria (Nafarroa zubia), Zumea plaza, Aiztondo kalea, Olazar eta Otieta.

Albistea Leitzaran Bisitarien Etxearen denboraldi berrian eman zuten:

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!