Ganbara saski taldea, denboraldi berriari begira

Aiurri 2022ko apirilaren 6a

Andoaingo klubak prestaketa saioak abiatuko ditu maiatzaren 6an, Allurralde kiroldegian.

Aste Santuak eta Santakrutzak igarota, taldeak datorren denboraldia prestatzeari ekingo dio, eta 2009-2010 urteetan jaiotako neska-mutilei deialdi berezia egin nahi die. Prestaketa moduko entrenamenduak antolatuko dituzte, maiatzaren 6an hasita. Entrenamendiak ostiraletan izango dira, 18:30ean hasita. Interesa duenak elkartearekin harremanetan jar daiteke agono@telefonica.net  e-postara idatziz.

EMAITZAK

AURREKO ASTEBURUA

  • Ganbara juniorrak-Oiarso 54-65
  • Ganbara kadeteak-Askatuak 56-30
  • Oiarso- Txitibar kadeteak 39-32

SAILKAPENA

  1. Goierri 14 puntu
  2. Ganbara Kadeteak 12 puntu
  3. Eibar 12 puntu
  4. Easo 12 puntu

PARTIDAK ANDOAINEN

  • Ganbara-Juniorrak-Eibar Ig, 11:00
  • Txitibar kadeteak-Luberri Ig, 09:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!