Gizarte, politika, kirol, kultur, enpresa eta bestelako sektoreetako dozenaka ordezkari elkartu dira Zumea plazan, Korrikarekin bat egingo dutela adierazteko. Plaza Morean abiatu da kalejira eta geldialdi ezberdinak izan ditu. Amaiera Zumea plazan izan da, Jone Larrañaga kazetariak maisuki gidatu duen ekitaldian. Goiatz kantariak eta Unai Ormaetxea bertsolariak kulturaz jantzi dute ekitaldia.
Denen artean, arreta eta txalo gehien jaso dituzte Hurria-Sahara elkarteko kideek, Lebiton erraldoi eta buruhandien konpartsako kideek eta kirol elkarte ezberdinetako ordezkari gazteek.
Euskaltzaleak pozarren joango ziren etxera, euskarak Andoainen duen babes zabala ikusita.
Goizeko 08:45ak aldera Korrika Andoainera iritsiko da, eta 10:30ak aldera Korrika Txikiari hasiera emango diete HH eta LH mailatako ikasleen parte hartzearekin.