Zarata saihesteko lastozko hesituraren egoera okertzen ari da, astez aste

Aiurri 2022ko api. 7a, 21:41

Gipuzkoako Foru Aldundiak, behin behineko irtenbide modura, zarataren aurka lastozko hesitura jarri zuen Aita Larramendi Ikastolaren instalakuntzen ondoan. Denbora aurrera doa eta azken asteetako eguraldiarekin lastoa gordetzen duen estalkia askatzen hasi da. Haizearen arabera, gainera, errepidera gerturatzen da askatzen ari den plastikozko estalkia.

Egitura beraren forma, lastozkoa izanik, aldatuz joan da eta erdialdera erortzen hasita dago. Berandu baino lehen, Foru Aldundiak irtenbidea bilatu beharko dio. Zaratatik geroz eta gutxiago babesten du, eta, bereziki, ibilgailuentzat arriskutsu izan daiteke. Berez, panel finkoak jarri behar dituzte Andoaingo eremu horretan.

Lehen:

Orain:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!