Horregatik, pozoia jartzeko langileak deitzen didanean, etxean egon behar izaten dut, eta kaxak eta arratoien gordelekuak non dauden adierazi behar izaten diot. Ikusten denez, deitzen ez baduzu, ez dira etortzen, eta asko igo da arratoien kopurua. Izan ere, urte batzuk daramatzagu jaisten ari dela arratoi-garbiketa, eta duela 10 edo 15 urte jartzen zen pozoi-emariaren erdia ere ez da jartzen.
Kutxa berezi horiek lortzen dute urriagoa izatea ibaira isurtzen den pozoia, baina hor non arratoiak hiltzeko langileak behin esan zidan inbaditzaileak gu garela (gizakiak), eta ez beren habitatean bizi diren arratoiak! Oraindik orain, langile hori berriro etorri, eta aipatu dit eremu hori URA Euskal Agentziarena dela, ezin duela pozoirik jarri, eta beraz, ez dela gehiago etorriko.
Arratoi-garbitzaile animalista bat al dugu?
Arratoiak hiltzeko enpresa ahalik eta lasterren aldatzeko eskatzen diot Udalari.
Lursail hori katrastoan dago, eta URAko zuzendariak alor horretako udal funtzionarioari gutun bat bidali zion horixe baieztatuz, eta baita ere telefonoz hots egin ere. Berriz ere argitu nahi nuke eremu hori Udalarena dela, eta ez URArena. Pozoia jartzen duen langileari ere frogatu egin behar diot horixe!
Merkatu-eremuan astean bi egunetan sortzen den zaborra dela eta, arratoi-garbiketa handiagoa egin beharko litzateke. Baina zer esaten digute? Legea aldatu dela eta pozoirik ezin dela bota. Orduan, zer egingo dugu?
Arratoi-garbitzailea etortzea lortu genuen beste txanda batean, belarra goian zegoela eta ez zuela ezer jarriko esan zigun; tonu mehatxatzailea erabiliz bezala, zera esan zigun: “Belarra moztu arte, ez nazazue deitu”.
Aipatzen dudan jarduera horien ondorioz, ugaritu egin da arratoien populazioa. Era berean, oso profesionalak ez diren langileak etorri izan dira, ingurura begiratuz batera pozoia non jarri ez dakitela diotenak. Zintzilik daramaten saskitxoa irrigarria da lurraren hedadurarako eta dagoen arratoi-kopuruarentzat.