"Ezagutzen gaituzten herritarren erantzuna oso positiboa izan da beti"

Aiurri 2022ko api. 11a, 08:00

Illarramendiko merkataritza eremua zabalduz doa. Aste honetan ateak zabaldu ditu ALDI supermerkatuak. Egitasmoaren berri eman du merkatalgunearen Luis Camarero arduradunak.

Apirilaren 6ko inaugurazioarekin, ALDIk lau denda ditu jada Gipuzkoan. Zergatik aukeratu duzue Andoain?

Herriko jendeari erosketa-aukera eroso, erraz eta merke bat eskaintzeko asmoz gatoz Andoainera, baina lasartear, hernaniar, billabonatar eta urnietarrei ere luzatzen diegu eskaintza.

Andoaingo ALDI berri honekin probintziako presentzia handituko dugu, dagoeneko irekita dauzkagun Donostiako, Oiartzungo eta Eibarko dendez gain. Dagoeneko ezagutzen gaituzten herritarren erantzuna oso positiboa izan da beti, eta horrek inguruan hazten jarraitzera animatu gaitu.

Andoain eta inguruko biztanleentzat zein ezaugarri ditu lehengo asteazkenean inauguratu zen dendak?

Ireki dugun denda Buruntza auzoko Illarramendi hiribideko 1. zenbakian dago, 16 langile arituko dira lanean eta 1.100 m2-ko merkataritza-zabalera dauka.

Lehen solairuan saltokia dago, eta 0 solairuan, 70 toki baino gehiago sartzen diren eta auto elektrikoak kargatzeko bi karga-puntu dituen aparkalekua dago.

Gure bezeroek ALDI honetan, gure gainerako dendetan gertatu ohi den moduan, erosketa osatu bat egiteko 2.000 produktu baino gehiago aurkituko dituzte, eta horietatik % 86 gure markakoak dira. Gainera, gure produktuen % 80 hornitzaile nazionaletatik eskuratzen ditugu.

Zein sailez osatuta dago supermerkatu berri hau?

Denda berrira gerturatzen diren herritarrek produktu freskoen eta tokian tokiko produktuen aukera zabala aurkituko dute El Mercado gure markaren barnean: fruta, barazkiak, haragi eta arrain freskoa eta arrautzak. El Horno ogien eta opilen sailean, bezeroek ogia nola erretzen den ikusiko dute, gustukoa aukeratu eta nahieran moztu ahal izango dute. Beste marka aipagarri batzuk ere baditugu, besteak beste: La Tabla, urdaitegiko gaiena; GutBio, produktu biologikoen marka, dendako hainbat sailetan integratuta dagoena eta gure bezeroek gero eta gustukoagoa dutena; edota Mildeen kosmetika-marka eta Biocura kosmetika naturalena.

Gainera, gure faktore indartsueneko bat bazarreko atala da, astero eta prezio oso lehiakorretan, askotariko produktu sortak eskaintzen ditugu; adibidez, arropa, etxetresna elektronikoak edo etxerako produktuak. Horrela, bermatzen dugu bezeroek behar duten guztia aurkituko dutela gure supermerkatuetan, unean uneko berritasunetara moldatzen den eskaintza batekin.

Iaz 40 supermerkatu inauguratu zenituzten eta, aurten, 50 inguru irekitzea espero
duzue Espainiako Estatuan. Zein pisu dauka EAEk zuen hedapen-politikan?

EAE oso eremu garrantzitsua da guretzat, gure hedapen-planean. Denda honen irekierarekin, guztira, hamabost denda dauzkagu EAEn, eta gure helburua hazten jarraitzea da datozen urteetan.

Nolakoa da ALDIren eta tokiko hornitzaileen eta ekoizleen arteko harremana?

ALDIn gertuko hornitzaileak erabiltzen ditugu gure dendak hornitzeko, eta konfiantzazko eta epe luzerako harremanak sortzen ditugu, balio-katearen mesedetan.

Egia esan, gure eskaintzaren %80 Espainiako Estatuko 400 hornitzailek baino gehiagok ekoitzi eta hazi dituzten produktuak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!