Ia 500 mendizale ari dira parte hartzen Andoain-Andoain Ibilaldian, Euskaldunak antolatuta

Aiurri 2022ko api. 10a, 14:36

Andoain-Andoain Ibilaldian parte hartzen ari diren mendizaleak poliki-poliki iristen ari dira Euskalduna mendi elkarteak Ondarretan ipini duen helmugara. Primerako eguraldia lagun izanda, goizean goiz 202 parte-hartzaile irten dira familia-giroko irteera egitera Aduna eta Belkainen barrena. 193 parte-hartzaile 21 kilometroko txango motza egitera animatu dira. Eta 42 kilometroko ibilaldi luzera egitera, berriz, 202. Aiztondo bailarako herri eta mendigainak zeharkatzen dituzte ibilaldi desberdinek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!