Laura Corchero, “Sorabilla-Errotagain” auzo elkarteko burua eta Aldundiko Bide Azpiegituratarako diputatu den Aintzane Oiarbidek bilera egin dute. Bertan, elkartearen azken batzarrean onartutako txostena helarazi zitzaion diputatuari eta txosten horren azalpenarekin batera, auzotarren kezka eta egonezina adierazi zizkien elkarteko buruak, errepideen eta beraien arteko lotuneen proiektuek auzoan sortzen dituzten arazo larriengatik.
“Sorabilla-Errotagain” Auzokide Elkarteko burua baikor agertu da bileraren tonua eta egindako lanagatik eta eskertu nahi izan du foru arduradunen abegikortasuna, orain, aipatu proiektuaren barruan, auzokide elkarteak egindako iradokizun eta eskainitako irtenbideak onartzearen zain.
Laura Corcherok esan nahi izan du ere, elkarteak landutako txostena, Udal arduradunei eta udaleko talde politiko guztietako bozeramaileei helarazi zaiela eta txostenarekin batera, elkarlanean jarduteko bilera eskaera egin ere bai. Zoritxarrez, eta gaurdaino, inolako alderdik ez dio eskaera horri erantzun.
Udalarekin eta maila ezberdinetan bi aldiz bildu baldin badira ere, txostenaren lanketa eta Udalak gai honen inguruan duen iritzia eta asmoa jakin nahiko lukete Sorabillakoek. Elkartearen esanetan, errepide proiektuak sortzen dituen arazoak ez dagozkie sorabillatarrei bakarrik baizik eta andoaindar guztiei haraino inguratzen bait dira arrazoi ezberdinengatik: jolasera, paseatzera edota elizara. Beraz, inork baino lehenago eta hobeto babestu beharko luke auzoaren izaera berezia Andoaingo Udalak Laura Corcheroren esanetan.