Asfaltatze lanak egiteko Anbulatorio ondoko errepidea itxi egingo dute, asteartean eta asteazkenean

Aiurri 2022ko api. 11a, 09:23

Rikardo Arregi kalean gora biribilgunea jartzeko lanak amaitzen ari dira, eta espero da Agustin Leitza, Doktor Huitzi eta Arteta kaleekiko trafikoa hobetzea. Horixe baitzen helburua. Datozen bi egunetan asfaltatze lanak egiteko errepidea itxiko dute.

Bertatik ibilgailu asko igarotzen da, herrikide asko bizitzen baita inguruan. Udalak neurriak hartu dituela iragarri du:

Apirilak 12, asteartea
14:00tatik aurrera | Fresatze lanak

Jose Luis Lopez de la Calle parkera igotzeko bidea itxiko dute.

Tarte horretan: “Kale Nagusitik sartzen diren ibilgailuak eta Gernika, Belkoain eta Zuberoa kaleetan bizi direnak kontrako noranzkoan aterako dira Dr. Huizi kalean aurrera Rikardo Arregi kalearekin bat egiteraino”.

Apirilak 13, asteazkena
09:00tik aurrera | Asfaltatze lanak

Adi, Arteta kaleko 5-9ko atzealdeko garajeetan, eta Anbulatorioko eta Ondarreta haur-ikastetxearen ondoko aparkalekuko joan-etorriak eten egingo dituzte. Udalak obrak hasi baino ordu erdi lehenago ibilgailuak ateratzea gomendatu du. Udalak aldi baterako aparkaleku gisa egokituko ditu Goikoplaza eta La Salle ikastetxeko jolaslekua.

Adi trafiko seinaleetara. Kale askoren norabideak aldatu egingo baitituzte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!