Pedro Gaztañaga ordiziarraren margolanak ikusgai, Bastero Kulturguneko erakusketa gelan

Aiurri 2022ko api. 12a, 08:00

Pedro Gaztañaga margolaria.

Pertsonen erretratu bilduma bat da, lagunak ala artistak berak ezagutzen edo miresten duen jendea erakusten duena. 

Basterok zabaldutako oharraren arabera, “Punctum izeneko bildumako lanak koadro biziki koloretsuak dira, figurazioaren eta errealismoaren artean mugitzen dira, eta lineei, protagonisten keinuei eta testurei arreta jarri nahi izan die”.

Pedro Gaztañaga Ordizian jaio zen 1967an eta mundu osoan zehar erakutsi du bere lana.

Erakusketa:

  • Apirilak 8-Maiatzak 30.
  • Basteroko erakusketa gela.

Ordutegia: 

  • Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala: 18: 30-20:00.
  • Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!