Maizorri elkarteko kide gisa, herriko jaietan eta mota askotako ekitaldietan parte hartzen zuen. Leitzarango bailaran autobia proiektatu zen garaietan ere haren aurkako koordinadoran jardun zuen, antzerkiak egiten, besteak beste.
Josu Olazabal Ezeiza Lupax astelehenean hil zen, 56 urte zituela. Asteazkenean, San Martin parrokian, arratsaldeko 18:30ean bere aldeko hileta elizkizuna egingo da; bien bitartean, gaur 21:00ak arte eta bihar 10:45ak arte Errekaldeko beilatokian egongo da. Olazabal txalapartaren kultura sustatzea eta zabaltzea xede duen Maizorri Txalaparta Elkarteko kidea izan zen urtetan.