"Andoain Gida" aurkeztu dute, udalerriko zerbitzu eta jarduera ekonomikoen liburuxka

Aiurri 2022ko api. 13a, 14:02

"Andoain Gida" aurkeztu dute, merkataritzaren, ostalaritzaren, zerbitzuen eta tokiko industriaren gaineko informazioa biltzen duen liburuxka. Apirilaren 25etik aurrera etxeetan postontzian jasoko dute andoaindarrek.

Mari Jose Izagirre Udaleko Ekonomia, Sustapen, Enplegu eta Gazteria saileko zinegotziak, Jose Luis Verdasco Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak, Hilario Dorronsoro eta Manu Segovia udal teknikariek eta Ramos Salkin elkarteko presidenteak aurkeztu dute gida.

Izagirrek adierazi duenez "hurbileko eskaintzari buruzko informazioa praktikoa eman nahi dugu, sektoreka antolatuta eta erabiltzaileak errazago iritsi daitezen erraztuz, bai bertsio inprimatuan, bai digitalean".

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!