Bandera errepublikarra Andoaingo kaleetan

Aiurri 2022ko api. 14a, 10:11

Apirilaren 14a da, Espainian Errepublika eguna gogoan hartzen dena. Andoaingo Udaletxeko balkoian ez da banderarik eskegiko aurtengoan, baina hala ere goizean goizetik Andoaingo kaleetan ikusgai daude batzuk. Besteak beste, Zumea kalean eta Kale Nagusian. Balkoi eta leihoetan ere bakan batzuk ikus daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!