Aurre Santakrutz eguna antolatu du Buruntzaldeako GKSk

Aiurri 2022ko api. 19a, 11:42

Apirilaren 23an (larunbata) Aurre Santakrutz eguna ospatuko da Buruntzaldeako Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. Goizeko 11:30ean hasi eta gauera arteko egitaraua antolatu dute. 

Goizeko 11:30ean Urigain Kultur etxean hitzaldi bat antolatu dute, "Gazte Kultura Proletarioa: jaia, droga eta biolentzia" izenpean. 12:30ean manifestazioa egingo dute, langileriaren alde eta kapitalismoaren aurka. Bazkaria, bertso-rap erakustaldia eta elektrotxaranga ere antolatu dute. Gauean kontzertuak ikusteko aukera egongo da. 

Sarrerak Ernaitza liburu-dendan eta 688 845 939 telefono zenbakiaren bitartez eskuratu hala izango dira. Bazkarirako sarrerak 6 euro balioko ditu, kontzertuek ere 6 euro balioko ditu. Bi ekitaldietara joan nahiez gero, 10 euro ordaindu beharko da. 

Irudia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!