Santakrutzak '22

Santa Krutz jaien egitarauaren berri eman dute

Aiurri 2022ko api. 20a, 10:53

Egun gutxi barru hasiera emango diete Santa Krutz jaiei. Oinarrian aldaketa gutxi izango ditu egitarauak. Kultura, gastronomia, kirola eta aisialdiari loturiko dozenaka hitzordu izango dira apirilaren 29tik maiatzaren 3ra.

Apirilak 29, ostirala

16:00 Haur pregoia eta txokolatada Zumea plazan.

17:00 Judo/karate erakustaldia Zumea plazan. Euriarekin Ondarreta ikastetxean.

17:30 Puzgarriak Zumea plazan. Euriarekin Ondarreta ikastetxean.

18:30 Lebiton konpartsa eta Gora Kaletxiki txaranga, Plaza moretik abiatuta.

18:30 Zumeatarra elkartearen danborrada, Zumeatarratik hasita.

19:00 Pregoia Zubiaurren.

19:30 Txosnen irekiera Bekoplazan.

19:30 Harri jasotze popularra Bekoplazan: “I. Santakrutz harri txikia”.

20:00 Olagain txistulariak eta Alberto Agirre abesbatzaren emanaldia Santa Krutz elizan.

20:30 Oinatz Bengoetxeari agurra, Arrate pilotalekuan.

23:00 Brea eta Gozo Gozo taldeak Bekoplazan.

03:00 Soka salto popularra txosnatan.

 

Apirilak 30, larunbata

08:00 Gaupaseroen argazkia Espigoian.

10:30 Artisautza azoka Zumea plazan.

11:00 Haurrentzako xake txapelketa, Juanita Alkain plazan. Eneko Martiarenaren oroimenezkoa.

11:00 Andoaingo musika eskolako soinujoleen kalejira.

11:30 Urki dantza taldearen kalejira eta emanaldia Zumea plazan.

12:00 Bertso eskola eta txalaparta kalejira, Plaza moretik Zumea plazara.

12:00 Kantu kalejira, Zumea plazatik Plaza morera. Euriarekin Makaldegian.

14:00 Auzo bazkaria Kale Nagusian. Euriarekin Makaldegian.

16:00 La Jodedera zuzenean, bazkalostean.

17:00 Erreka jaitsiera. Iritsiera Santa Krutz zubira.

17:00 Puzgarriak Zumea plazan. Euriarekin Ondarreta ikastetxean.

18:00 Bakailao txapelketa Irunberri parean.

18:30 Alargun beltzak elektrotxaranga, Zubiaurretik.

22:30 Peña Santa Krutz danborrada, kalez kale.

23:00 Ingo aldeu? Bekoplazan.

 

Maiatzak 1, igandea

10:30 Kros herrikoia Zumea plazan. Bixente Huizi memoriala.

11:30 Haur krosa Zumea plazatik.

12:00 Txirrindulari lasterketa Kaleberrian.

12:00 Udal musika eskolako bandaren kalejira.

12:30 Udal musika eskolako banda kontzertua Basteron.

17:00 Sagardo festa eta Basataloak Zumea plazan.

18:30 Udal musika eskolako konboak.

18:30 Herri danborrada Bekoplazatik.

20:00 Reggae gaua Bekoplazan.

21:45 Zezensuzkoa Kale Nagusian, Olajauna paretik hasita.

 

Maiatzak 2, astelehena

11:00 Txaranga eta koadrilen elkartzea Bekoplazan.

11:30 Koadrillen arteko jokoak, kalez kale.

14:00 Koadrillen bazkarirako ate irekiera.

14:30 Koadrillen bazkaria Bekoplazan. Euriarekin Makaldegian.

16:30 Bingo musikatua Bekoplazan. Euriarekin Makaldegian.

17:30 Kalejira: DJ Bull.

17:00 Euskaraldia haur jolasak Zumea plazan.

19:00 Bizikleta festa Zumea plazan. Euriarekin Ondarreta ikastetxean.

21:45 Zezensuzkoa Kale Nagusian, Olajauna paretik hasita.

21:30 DJ Bull Bekoplazan.

 

Maiatzak 3, asteartea

10:30 Dultzaineroen kalejira.

10:30 Banderaren jaitsiera udal korporazioa, eskopeteroak eta txistulariak lagunduta.

10:30 Ezpata dantza, Santa Krutz zubian.

11:00 Meza santua, Santa Krutz ermitan.

11:30 Eskopeteroak, Santa Krutz zubian.

11:30 Ezpata dantza eta brokel dantzak, Santa Krutz zubian.

12:00 Txakolin dastaketa Espigoian. Euriarekin txosnagunean.

12:00 Andoaingo trikitilarien kalejira.

17:30 Gora Kasete! Haur ikuskizuna Zumea plazan.

19:00 Taberna arteko pintxo txapelketa.

19:00 Plaza dantza saio ibiltaria Plaza moretik Zumea plazara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!