Agredako egonaldia, gogoangarria

Aiurri 2022ko api. 21a, 08:58

Soria aldean izan dira dozenaka andoaindar, Leizaran eskubaloi klubarekin. Gozatu ederra hartu dute denek, batzuk kantxan jokoan eta besteak harmailetan animoak emanez. Kirol jokoan eta kiroltasunean egonaldi aparta izan da.

"Giro ezin hobea" izan dute Agreda aldean, klubetik adierazi dutenez. Andoaindik familia ugari abiatu zen hara Leizarango taldeak animatzeko. Kirolari dagokionez, jubenil mailakoak punta-puntan ibili dira. Txapeldunak izan dira neskak, eta txapeldun-orde mutilak.

Leizaran eskubaloi klubak bideoak eta argazkiak zabaldu ditu, sarean:

 

2022-04-14_17 Agreda

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!