Batukada feministaren tailer berria hastera doa

Aiurri 2022ko api. 22a, 12:13

Jabekuntza eskolaren baitan, dozenatik gora partaiderekin abiatuko da tailer berria.

Azken urteotan egonkortu den ikastaroa da batukadakoa. Helburua argia da, talde lanean aritzea eta sormena lantzea.

Berdintasun sailak honela deskribatu du ikastaroa.

BATUKADA FEMINISTA

Musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin batera talde-lanean aritzeko, sormena lantzeko eta autoestimua igotzeko. Emakume guztiok gai garelako musika egiteko, gauza berriak sortzeko, irudimena lantzeko, besteak entzuten ikasteko, kalera irten eta espazioak okupatu bitartean jendeari gozarazteko.

Ikastaroaren xehetasunak:

  • Egunak: Astelehenak. Apirilak 25; maiatzak 9, 23; ekainak 6, 20.
  • Ordua eta lekua: 18:00-20:00, Leizaran Institutua.
  • Dinamizatzaileak: Botapa Batukada.
  • Hizkuntza: Bi hizkuntzatan *.

Informazioa eskatu edota izen-emateko:

  • Webgunea: jabekuntza.andoain.eus
  • Andoaingo Udaleko Berdintasun lansaila
  • Tel. 943 300 830, luz. 380 – 397;  berdintasuna@andoain.eus
  • Andoaingo Udaleko ATARIA zerbitzua
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!