Zazpi lagun (sei gizon eta emakume bat) agertu dira oraingoz bi harriak probatzera, eta guztiek daukate asmoa txapelketa herrikoian parte hartzeko. Bekoplazan apirilaren 29an 19:30etik aurrera egingo da txapelketa, eta egundoko ikusmina sortu du.
Harriak jasotzen dezenteko ibilbidea egina daukan Jon Lopez de Munain goiburuarra dabil erakusle gisa guztiekin. Oinarrizko teknikak lantzen ari da parte-hartzaileekin, nola kolokatu gorputza, hankak, besoak..., nola mugitu harriak...
Harriak probatzeko tentatuta balego bateren bat, garaiz dabil oraindik, antolatzaileek aditzera eman dutenez. 677 153 422 telefonora hots egin beharko du lehenbizi.