Santakrutzak '22

Danborradan atera aurreko entseguak, datozen egunetan

Aiurri 2022ko api. 23a, 09:45

Zumeatarra, Santa Krutz Peña eta Herri Danborrada dira jaietan irteten diren hiru danborradak. Hurrenkera horretan irtengo dira, ostiraletik igandera.

Zumeatarra | Apirilak 29, ostirala

Jaietako lehen danborrada Zumeatarrarena izan ohi da. Ostiral arratsaldea Santa Krutz elkartetik Zubi-Etxe aldera abiatuko dira, pregoian parte hartzeko. Aurten arrazoia bikoitza da. Bertan jotzeaz gain, pregoilari izango direlako. 50+2. urteurrena ospatuko dute 2022an.

Zumeatararen danborrada, 2019ko argazki-bilduma:

Peña Santa Krutz | Apirilak 30, larunbata

Larunbat gauez kalez kale dabilen danborrada Peña Santa Krutz elkartearena izan ohi da. Elkartean afaldu ostean, lehen saioa elkartearen parean eskaintzen dute eta handik Eskola kalea, Kaleberria, Zumea plaza eta Kale Nagusian barrena ibiliko dira.

Bi entsegu deitu dituzte:
  • Apirilak 26, asteartea. 19:30. Leitzaran tabernaren ondoan dagoen lokala.
  • Apirilak 28, osteguna. 19:30. Leitzaran tabernaren ondoan dagoen lokala.

Santa Krutz Peñaren danborrada, 2016ko argazki-bilduma:

STK16: Santakrutz Peña

 

Herri Danborrada | Maiatzak 1, igandea

Bi entsegu deitu dituzte:
  • Apirilak 26, asteartea. 20:30. Leitzaran tabernaren ondoan dagoen lokala.
  • Apirilak 28, osteguna. 20:30. Leitzaran tabernaren ondoan dagoen lokala.

Herri danborrada, 2016ko argazki-bilduma:

STK16: Herri Danborrada.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!