Euskaldunako lehendakaria izan zen Joxan Huici gogoan hartuta antolatzen da txapelketa, eta talde guztiek haren senitartekoen eskutatik jaso dituzte sari eta oroigarriak. Harmailetan egundoko giroa bizitu izan da egun osoan.
Talde parte-hartzaileak:
* Nesken taldeak: SD Euskalduna, CD Mariño, Martutene KE, Zarautz KE A eta Zarautz KE B, Goierri Gorri FK, Intxaurdi KE eta Orioko FT.
* Mutilen taldeak: SD Euskalduna A eta SD Euskalduna B, Astigarraga Mundarro FKE, Beti Ona KE, Inyternacional CD, Beti Kozkor KE, Billabona KE eta CD Touring.