Binakako elite mistoko partidak, Maddi Barrokal eta Nora Mendizabalen garaipenarekin (22-14) Andrea Capellan eta Madalen Etxegarairi.
Bi zati oso desberdin izan zituen partidak: lehena oso parekatua izan zen, 13nako berdinketara arte. Hortik aurrera, Maddi Barrokalek aldea ezarri zuen aurreko koadroetatik, sakea pisuzko argudiotzat hartuta. Nora Mendizabalek ere atzean eta berme handia eskaini zion bikoteari eta sendo dagoenaren erakustaldia eskaini zuen. Hala ere, datozen partidei begira lanean jarraitu beharko du Nafarroako txapelketari zukua ateratzeko.
Esanak esan, mailari eutsiz gero, txapelketa interesgarria eta biribila egin dezake Barrokal-Mendizabal bikoteak.