Erkidegora pertsona ukrainar asko iritsiko direla aurreikusten da, eta beste administrazio batzuen baliabideekin sortutako beharrei erantzuteko ezintasunaren aurrean, Maider Lainezek, jakinarazi du “Andoaingo Udalak, beste behin ere, elkartasuna adierazi nahi diola krisi humanitarioa pairatzen ari den herri honi, pentsaezina delako XXI. mendean". Horregatik, CEARi (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea – Gipuzkoan lehen harrera esleitua duen erakundea) bi udal etxebizitza uztea erabaki du, ukrainar jatorriko familiak hartzeko.
Izan ere, gaur, ostirala, Tokiko Gobernu Batzarrak dagokion lankidetzahitzarmena onartu du. CEAR-eko arduradunek adierazi digutenez, epe labur batean familia ukrainar berriak izatea espero da gure bizilagunen artean”. Halaber, Lainezek jarraitu du, “Udaletako Gizarte Zerbitzuek erreferentziazko gizarte-langilearen bitartez artatuko dute eta arituko dira, baita informazio, orientazio eta diagnostiko zerbitzua ere haien eskura jarriaz, udalerrian integratzeko prozesua erraztuz”.