Pump Track zirkuitu berri bat eraikitzen hasiko da Andoaingo Udala

Aiurri 2022ko api. 27a, 10:44

Pump Track zirkuitoaren kostua 84.700 eurokoa izango da eta lau astetan amaitzea aurreikusten da. Lanak Poolsport Solulciones S.L enpresak egingo ditu.

Bizikleta eta monopatinetako Pump Track zirkuitu berria Miranda pasealekuan kokatuko da, Algodonerako Emakumeen plazaren ondoan, eta datozen egunetan hasiko dira lanak. Egitasmoa Udaleko Kiroletako eta Hirigintzako arloek elkarrekin gauzatutakoa da.   

Pump Track deiturikoa zirkuitu bat da, oinarekin edo txirrindarekin pedalei eragin gabe monopatin batekin erabat egin daitekeena, skater edo txirrindulariaren inertziaren eta trebetasunaren bultzadarekin soilik.

Petri Romero Kiroletako zinegotziak azaldu duenez “eguraspeko kirola sustatzen jarraitzen dugu, baita kanpoko guneen eta naturaren erabilera ere, Andoaingo herritarrei aisialdirako aukerak eskaintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!