Fanny Alonso, Rbelde, Intifa, hAri Macrame, Nerea Tuduri, Eme by Mei, Biak bat, Sortzen, Toñi accesorios, Jukima, Kilometroak, Txalaparta, Obrador Mañeko eta Elena nudos marineros dira aurtengo artisautza azokarako iragarri dituzten postuak. Goizeko 10:00tan hasi eta eguerdiko 14:30ak arte artisauak Zumea plazan izango dira. Makrame, joskintza, moda, margolaritza, produktu naturalak, jakiak, olerkigintza... aukera zabala izango da larunbatean. Ekoizpen eta produktu gehienak %100ean eskuz eginda daude.