Eguraldiari begira ibili beharko da, eta euririk egiten ez badu haur eta gaztetxoen gogoko den Zezen suzkoa Zumea kalean eta Kale Nagusian zehar ibiliko da. Aurrikusten den bezala, zezen suzkoaren aurretik ibiliko dira dozenaka haur eta guraso. Eta ez gau bakarrean irtengo, birritan baizik. Gaua iristearekin batera, 21:45ak aldera, Zezen suzkoaren agerpena iragarrita dago iganderako (maiatzak 1) eta astelehenerako (maiatzak 2). Olajauna paretik irtengo dira, Lebiton Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren eskutik.