Santakrutzak '22

Euskaraldiaren haur txokoa Santa Krutz jaietan

Aiurri 2022ko api. 27a, 17:30
Artxiboko irudia.

Udazkenean ospatuko bada ere, Santa Krutz jaietan Euskaraldian murgiltzeko ekitaldia antolatu du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak.

Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren eskutik, Euskaraldiaren hirugarren edizioa ospatuko da udazkenean. Andoaingo Udalaren babesarekin, eta herri eragile askoren lankidetzarekin, euskara sustatzeko ariketa kolektiboa egingo da. Udazkena iritsi bitarte, familia giroko ekitaldiak egiteko asmoa du Bazkunak.

Lehena Santa Krutz jaietan izango da. Maiatzaren 2an, astelehenarekin, Tahona eta Danena arteko plazatxoan jolasteko eta marrazteko txokoa ipiniko da arratsaldeko 17:00tan hasita. Familiei eskainitako tartea izango da, aisialdia euskaraz osatu dezaten. Marrazteko eta jolasteko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!