Txosna batzordeko hainbat kidek laguntza eskatu dute txosna muntatzeko, izan ere, jaiak bihar hasiko dira eta lan handia dago, oraindik. Horrez gain, argi adierazi dute, herrigintzatik antolatutako jaiak izanda, ezinbestekoa dela boluntaritza. Arratsaldeko 17:30an agertzeko deialdia egin dute.