Santakrutzak '22

Udal Musika Eskolako Bandak Kale Nagusian egingo du Latin Fest kontzertua

Aiurri 2022ko api. 28a, 13:58

Banda, Kale Nagusian 2019an eskaini zuen kontzertuan

Udal Musika Eskolako Bandak Latin Fest kontzertua Kale Nagusian egingo du, igandean 12:30etik aurrera, eta ez Basteron hasieran iragarrita zegoen bezala. Ordu erdi lehenago, 12:00etan, Bandako kideak kalejiran ibiliko dira. Kontzertuan, besteak beste, Diez Cepeda, Juan Villodre, Osvaldo Farrés eta Andrea Ravizzaren abestiak jo dituzte, Mikel Emezabalen zuzendaritzapean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!