Otietako tuneleko zenbait argik itzalita jarraitzen dute azken asteetan, eta ilunpetan zeharkatu behar dira bere zati batzuk. Kontuz ibili beharra dago, oinezkoak eta bizikleta zaleak topatzen direnean batik bat. Otietako tunelak ia 300 metroko luzera dauka, eta Plazaolako bide berdeak Gipuzkoako zatian dituen tunelen artean luzeena da.