Lehen partidan Beñat Salbador eta Eneko Uriak jokatu zuten eta garaipen nahiko erraza eskuratu zuten. Lehen tantotik nagusi izan ziren (4-22). Salbadorrek ez zuen ia hutsegiterik egin eta defentsa bikaina erakutsi zuen. Hori gutxi balitz, Uriak sakearekin min handia egin zuen eta tanto ugari eskuratu zituen.
Bigarren norgehiagoka Joseba Beroz eta Julen Gaztañaga jubenilek jokatu zuten. Andoaindarrek 22-7 galdu zuten arren, norgehiagoka ikusgarria izan zen; markagailuak ez du partidaren gogortasuna islatu, nahiz eta aurkariak gehiago izan ziren. Hala ere, datorren astean beste aukera bat edukiko dute garaipena eskuratzeko.
Azken norgehiagokan garaipena eskuratu zuten Imanol Usandizaga eta Aritz Eskudero andoaindarrek (6-22). Usandizagak sendotasun handia erakutsi zuen; kolpe handiko pilotakadekin min handia egitea lortu zuen. Eskuderok, ohi bezala, buruarekin jokatu zuen eta aurkariak nahasten aritu zen. Oso pilotari taktikoa.