Jose Luis Verdasco Hirigintzako zinegotziak azaldu duenez “lanak urtarrilaren 19an hasi ziren eta apirilaren amaieran bukatzea espero da. Obra egiteko kostua 129.370,56 eurokoa da; Construcciones Echaide S.A. enpresak egindako obra da hau eta hainbat lanalditan egin da; ondorioz, aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, beti ere ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria segurtasunez bermatu ahal izateko. Asfaltatze-lanetan, eta horiek baldintza guztiz egokietan egin zitezen, inguru horretako ibilgailuen joan-etorria erabat eten behar izan zen, eta, horretarako, behin-behineko ibilbideak prestatu behar izan ziren ukitutako eremuko auzune eta dendetara sarbidea bermatu ahal izateko”.
Biribilgune hori eraikiz trafikoaren arintasuna eta bide-segurtasuna hobetzen dira. Amaitzeko Verdascok adierazi du “Lan hauek amaituta ibilgailuen zirkulazioa eta irisgarritasuna hobetzen direla trafiko-dentsitate handiko eremu batean”.