Irati de la Revilla, Jon Iturralde eta Pako Arnaiz "Pakitin" izan dira Zumeatarra elkarteko pregoian parte hartu duten hiru kideak. Jarduera ugari sustatu ditu elkarteak 52 urtetan, eta Jai Batzordeak 2020an ezinezkoa izan zen aukera eskaini dio 2022an. Elkarteko kideak oso eskertuta agertu dira Jai Batzordearekin eta Zubiaurre etxera hurbildu den jendetzarekin.