Santakrutzak '22

Eguna gautxorien agerraldiarekin esnatu da

Jon Ander Ubeda 2022ko api. 30a, 08:12

Langileak kaleak eta plazak garbitzen ari diren bitartean, eta dendak eta tabernak berriro zabaltzen hasteko prestatzen ari diren bitartean, gautxoriak Kale Nagusitik Santa Krutz ermita aldera agertu dira. Musika aparailua zeraman gurditxo baten atzetik dozenaka lagun hurbildu dira Espigoira, argazkia ateratzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!