Itzaletan goxo eta eguzkitan bero, halaxe egon dira Auzo Bazkarira hurbildutako dozenaka festazale. Kale Nagusia, gainera, egunerokoaren joan-etorrirako bidea bada ere, gaurkoan jantoki luzean bilakatu du. Giroa goxatzeko, La Jodedera musika taldeak son doinu ederrak ekarri ditu festara.