Erori den mutikoarengana jo du berehala, eta harekin geratu da artatu duten arte. Eredugarri jokatu du mutikoak.
Andoaingo haur lasterketan gertatu da. Gaztetxoek Txitibar plaza atzean utzi eta helmugarako bidea hartu dutenean, lehen bi korrikalariak aurrea hartzen ari ziren. Halako batean lehenak kolpe handi samarra hartu du, eta haren alboan zihoan mutikoak ez du zalantzarik egin. Lehiakide izateari utzi eta lagun bilakatu da, instantean. Alde batera utzi du lasterketa irabazteko aukera eta korri egiteari utzi dio. Hortxe amaitu da lasterketa bientzat.
Erori den mutikoarengana jo du berehala, eta harekin geratu da artatu duten arte. Eredugarri jokatu du mutikoak.