Antton Arruti trikitijoleak eta Ingo Al Deu! taldean hasieratik egon den musikariak azken kontzertua eskaini zuen. Ez hori bakarrik, ba al dago modu hobea taldea agurtzeko taldearen sorrerako lagunekin egitea baino? Aitor Arruti, Jon Eskudero eta Ion Beloki eszenatoki gainera igo ziren eta plazan ero moduan jarri zen.