Santakrutzak '22

Astelehen buruzuririk ez, Andoainen

Aiurri 2022ko mai. 2a, 08:40

2012ko Koadrillen eguneko bazkalosteko argazkia.

Ospakizunez beterko asteburua atzean utzi eta gero, jaiak jarraipena izango du gaurkoan. Utikan astelehen buruzuriak! Gaurkoan koadrillen eguna ospatuko da Andoainen. Gazte eta festazale askoren gogoko eguna, zalantzarik gabe.

  • 11:00 Txaranga eta koadrilen elkartzea Bekoplazan.
  • 11:30 Koadrillen arteko jokoak, kalez kale.
  • 14:00 Koadrillen bazkarirako ate irekiera.
  • 14:30 Koadrillen bazkaria Makaldegian.
  • 16:30 Bingo musikatua Makaldegian.
  • 17:30 Kalejira: DJ Bull.
  • 17:00 Euskaraldia haur jolasak Zumea plazan.
  • 19:00 Bizikleta festa Zumea plazan. Euriarekin Ondarreta ikastetxean.
  • 21:45 Zezensuzkoa Kale Nagusian, Olajauna paretik hasita.
  • 21:30 DJ Bull Bekoplazan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!