Herritar ugari, sagardo eta talo dastaketan

Aiurri 2022ko mai. 2a, 10:04

Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi du Xabier Gabirondoren omenezko saria, XLI. Santa Krutz Sagardo Txapelketan. adunako Aburuzak eskuratu du bigarren postua, eta, azkenik, Astigarragako Lizeagak eman du hirugarren saria. 

Puntuazioan, hiru buelta eman behar izan zituen epaimahaiak garailea aukeratzeko. Izan ere, berdinketa egon zen lehen bi postuetan bigarren itzuliko zenbaketa orokorrean.

Bitartean, eguraldia lagun, jende andana bildu zen Zumea plazan, sagardo eta talo azokaz gozatzeko asmoz. Andoaingo, Adunako, Asteasuko eta Beterri-Buruntzako ekoizleen sagardoa probatzeko aukera izan zuten herritarrek arratsaldeko 17:30ean hasi den hitzorduan.

Musikarekin girotuta, Aiztondoko eta inguruetako herritar asko erakartzen ditu beri hitzorduak.

 

Zumeatarraren adierazpenak:

"Aurtengo txapelketa oso borrokatua izan da, bi sagardotegi puntu berdinekin (126) geratu baitziren sailkatuta. Desenpatea egin ondoren, Andoaingo Gaztañaga sagardotegia izan zen irabazlea, eta bigarrena Adunako Aburuza sagardotegia. Hirugarren lehiakidea ere, Astigarragako Lizeaga, ez zen batere urruti ibili, 125,5 puntu lortu baitzituen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!