Musika eskolako ikasleen Fino´s Band plazan da berriro

Aiurri 2022ko maiatzaren 2a

Udal Musika Eskolako ikasleek osatutako bi konboek Juanita Alkain plazako ingurua girotu zuten igande arratsaldean. Gaztetxoak aritu ziren lehenbizi, eta helduek osatutako Fino´s Band ondoren. Hainbat musika talderen doinu ezagunen bertsioak egin zituzten. Ikusgai, bi taldeekin argazki bilduma, eta, Fino´s Banden hiru bideo:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!