Ikurriñaren jaitsiera eta pintxo lehiaketa, Santa Krutz eguneko hitzordu nagusiak

Jon Ander Ubeda 2022ko mai. 3a, 09:47

Jaiak, oro har, normaltasunez igaro dira eta dagoeneko ondorio argia atera daiteke: Festaz gozatzeko gogo bizia dagoela. Parte hartze handia izan da hitzordu gehienetan, eta zorionez ez da zorigaiztorik edo liskar handirik izan. Gaur Santa Krutz eguna da, egun handia.

Maiatzak 3, asteartea

  • 10:30 Dultzaineroen kalejira.
  • 10:30 Banderaren jaitsiera udal korporazioa, eskopeteroak eta txistulariak lagunduta.
  • 10:30 Ezpata dantza, Santa Krutz zubian.
  • 11:00 Meza santua, Santa Krutz ermitan.
  • 11:30 Eskopeteroak, Santa Krutz zubian.
  • 11:30 Ezpata dantza eta brokel dantzak, Santa Krutz zubian.
  • 12:00 Txakolin dastaketa Espigoian. Euriarekin txosnagunean.
  • 12:00 Andoaingo trikitilarien kalejira.
  • 17:30 Gora Kasete! Haur ikuskizuna Zumea plazan.
  • 19:00 Taberna arteko pintxo txapelketa.
  • 19:00 Plaza dantza saio ibiltaria Plaza moretik Zumea plazara.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!