Iluntzean izan da, elkarteko hainbat kide Kale Nagusira atera eta elkartearen bandera eta Ikurriña eskegitzeko ekitaldi sinbolikoa egin dutenean. Batzuk danborra joz, besteak musika eginez, ingurukoak abestuz eta amaiera aldera agurra dantzatuz, aurtengo jaiei amaiera polita eman diote.