Igandean (maiatzak 1) Gasteizko Olave frontoian G.R.A.B.N.I txapelketako finala jokatu zuten eta Gipuzkoa ordezkatu zuten. Hasiera batean, final borrokatua eta zaila zirudien, izan ere, azken urteetan, Nafarroa izan da irabazlea. Aurkariak Cabodevilla eta Nicuesa palistak izan ziren, eta azken partidetan maila ona eman zuten arren, andoaindarrak gehiago izan ziren zentzu guztietan.
Rekalde lehen tantotik sake bortitzak egiten hasi zen eta etxetik ikasita eraman zuen jokoa ondo exejutatzen aritu zen. Altuna ere bikain aritu zen; pilota oso gutxi galdu zituen eta eraginkortasun osoz lehiatu zuen. Bikote andoaindarrak lehen minututik hartu zituzten mendean aurkariak.
Lehen aldiz, Altuna-Rekalde bikoteak txapel preziatu hau eskuratu du eta atzera begira jarriz, Gipuzkoak azkeneko aldiz duela 23 urte irabazi zuen. 1999ko urte hartan Federazioak Gaztelekuko bi pilotari aukeratu zituen, Luis Iturzaeta eta Axier Ponce.