Andoaindarra elkartean abiatu zen Magreb aldeko hitzorduarekin, Ontzan segida izan zuen errumaniar aldeko janari-dastaketarekin eta hirugarrenik Karrika aldean Honduras, Venezuela eta Brasil aldeko janariez gozatzeko aukera izan zen.
Laugarren hitzordua gaurkoan izan da Zumeatarra elkartean, bertan ospatu baita Ramadanaren amaiera.
Baghrir, Msmen eta beste hainbat jaki goxo eskaini dituzte elkartean. Eta tea, mimo handiz egindakoa. Maroko aldekoa eta Mauritaniakoa, bi aldakerak dastatzeko aukera izan da.
Giro atseginean igaro da arratsaldea, Zumeatarra elkartean. Elkarteko hainbat bazkide egon da bertan, beharrezko zen laguntza guztia emateko prest.