Denboraldi ona bikaina izateko bidean da Leizaran eskubaloi taldearentzat

Aiurri 2022ko mai. 6a, 07:43

Kadete eta jubenil mailako mutilek Euskadiko Ligan jokatzeko aukera izango dute, klub modura pilatu dituzten puntuei esker. Senior mailako mutilak Kopan bikain ari dira eta senior mailako neskak Euskadiko Lizagara igotzeko bidean dira.

Albiste onak Leizaran eskubaloi taldetik.

Senior Mutilak

1. Lurraldera igotzea lortu dute. Bi partidaren falta, 2. lurraldeko kopa txapelketako partida guztiak irabazi dituzte. Finala laster izango da, eta taldeak denboraldi amaiera polita biziko luke kopa irabaziz gero.

Senior Neskak

Liga amaitzeko bi partida falta dira eta lidergotzan dira. Atzetik dator Ereintza taldea, puntu batera bana partida bat gutxiagorekin. Leizaranek bi partidak irabaziz gero eta Ereintzak bat galduko balu, liga Andoainera etorriko litzateke. Halere, bigarren geldituz gero ere hurrengo denboraldian Euskadiko Ligan jolasteko aukera izango dute.

Klubak neskak animatzera deitu ditu. Larunbat honetan izango da Usabalen, arratsaldeko 16:00tan hasita

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!