Leitzaran Abentura bailaran bertan kokatuko den udaleku irekia da eta izenak berak iradokitzen duen bezala, natura, kirola eta aisialdia uztartzen dituzten ekintzek osatzen dute: orientazioa, bizikleta irteerak, piraguismoa, eskalada, arku tiroa, plogging-a… 2008 eta 2011 urteen bitartean jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago eta bi txandatan banatuko da: uztailaren 4tik 15era eta uztailaren 18tik 29ra. Astelehenetik ostiralera, ordutegia 9:30etik 13:00etara izango da. Prezioa 78,50 euro da (64 euro txanda berean bi anai-arrebak izena emanez gero) eta izen-ematea maiatzaren 11tik 25era bitartean egongo da zabalik. Zozka egingo da ekainaren 2an izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute. Guztira, 4 talde osatuko dira taldeko 9 neraberekin.
Goazen jolastera ekintzari dagokionez, 2014 eta 2019 urteen bitartean jaiotako haurrentzat zuzendutako euskarazko udaleku irekia da; tailer, joko, eskulan, txango eta abarrekin. Jarduera honek ere bi txanda izango ditu (Ekainak 27- Uztailak 15 eta Uztailak 18-29). Maiatzaren 16tik 27ra bitartean egongo da izen-ematea zabalik eta, zozketa, maiatzaren 30ean. Prezioari dagokionez, lehen txandaren prezioa 78,50 euro da eta bigarrena 48 euro (bi anai-arrebaren kasuan, lehen txandan bakoitzak 64 euro eta bigarrenean 39 euro). Ekintza honen kasuan, 260 haurrentzako lekua egongo da, 24 taldetan banatuta.
Bestalde, udal jarduera fisikoko eta kiroletako zerbitzuak Uda 2022 kirol jarduera fisikoen programan izena emateko epea irekiko du maiatzaren 11n eta 25era bitarte egongo da izena emateko aukera; hau ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean burutuko da. Hauek dira gaztetxoentzako jarduerak: igeriketa (2010- 2018 urteen artean jaiotakoentzat), Goizean kirolean (2010-2014 urtekoentzako), Tenisa (2006-2014 urtekoentzako) eta Bizikleta+kirola (2006- 2009 urtekoentzako).