Idiazabali gaindituta hurrengo fasera igaro da Andoain Herriartekoan

Aiurri 2022ko mai. 7a, 15:39

Joanekoan bezalaxe, itzuleran ere hiru partidetatik bi irabazi zituen Andoainek. Gauzak horrela, hurrengo fasera igaro dira andoaindarrak.

Lehen partidan Beñat Salbador eta Eneko Uriak jokatu zuten eta garaipen nahiko erraza eskuratu zuten. Lehen tantotik nagusi izan ziren (22-9). Salbadorrek ez zuen ia hutsegiterik egin eta defentsa bikaina erakutsi zuen. Hori gutxi balitz, Uriak aurrean min handia egin zuen.

Bigarren norgehiagoka Eneko Beloki eta Julen Gaztañaga jubenilek jokatu zuten. Andoaindarrek 9-22 galdu zuten arren, norgehiagoka borrokatua izan zen; markagailuak ez zuen partidaren gogortasuna islatu, nahiz eta aurkariak gehiago izan ziren. Nabarmendu beharra dago, Eneko Belokik ia ezker eskuarekin soilik jokatu zuela, eskuin eskuan mina zuela medio. Gauzak horrela, Gaztañaga atzelariaren abagunea betetzen saiatu zen eta ondo bete zuen papera.

Azken norgehiagokan garaipena eskuratu zuten Imanol Usandizaga eta Aritz Eskudero andoaindarrek (22-6). Usandizagak sendotasun handia erakutsi zuen eta soilik ezker eskuarekin jokatu zuen, Belokik bezalaxe min handia baitzuen eskuin eskuan. Eskuderok, pilotari gisa duen indargunean kantxaratu eta lehen koadroetan min handia egin zuen. Andoaindarrek norgehiagoka ona jokatu eta garaipenerako bidea hartu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!