Atzokoa bosgarren jardunaldia jokatu zen eta Allurraldeko kantxan 32-27 garaile izan ziren Aloña Mendiren aurka. Bostetik bost garaipen, eta azken jardunaldira lehen postua ziurtatuta iritsi da Leizaran taldea. Datorren asteburuan amaiera emango diote denboraldiari, Urolaren kantxan. Baina dagoeneko G2 taldeko lidergotza ziurtatuta dute.