Denboraldi bikaina borobildu dute

Aiurri 2022ko mai. 8a, 07:49

Artxiboko irudia.

11. jardunaldiari zegokion atzeratutako partida atzo jokatu zen Tolosako Usabalen, eta Leizaran taldeak igoera ziurtatzen dion garaipena eskuratu zuen. Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan, hirugarren sailkatuak ez du Leizaran harrapatuko. Garaipena behar beharrezkoa zen, azken jardunaldian andoaindarrek atsedenaldia izango baitute.

1.Lurraldeko senior emakumezkoan lehen bi postuetan sailkapena ziurtatua, Euskal Ligan ariko dira datorren denboraldian. Zorionak! Kluba pozarren agertu da sareetan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!